
|
Onkologikoa, kutxaren Institutu Onkologikoa, minbiziaren prebentziora, diagnostikora eta tratamendura jarria dagoen Zentro edo Erietxe monografikoa da. Bere egitura funtzionala Unitate Funtzional diziplina anitzekotan oinarritzen da; kasu bakoitza dagokion Unitate Funtzionalak aztertuko du, paziente bakoitzarentzat plan terapeutiko berezi eta propioa eskainiz.
300 profesional baino gehiago arduratzen dira gaixoen arretaz. Historia Kliniko Elektronikoa eta Irudi Digitala erabiltzen dira. Eraikin berezia eta teknologia aldetik punta-puntakoa da.
Onkologikoak hitzarmen bat dauka sinatua Eusko Jaurlaritzako Osasun-Sailarekin, Gizarte-Segurantzako Erregimen Orokorreko pazienteen atentzioa bere gain hartzeko. Era berean Aseguru Libreetako pazienteak eta paziente pribatuak ere tratatzen dira bertan.
Kutxaren bezeroek jasotako zerbitzuetan beherapenak izan ditzakete. |