Institutu Onkologiko berria, Onkologikoa alegia, ireki denez, kutxak komunikazio-kanpaina berri bat abiaraziko du kutxaren gizarte ekintzaren barnean dagoen zentro berri horren inguruan.
Jarduera hori garatzeko, kutxa ezarria dagoen autonomia-erkidego guztietatik igaroko den autobus tematiko bat jarriko da martxan. Kanpainari 2009ko azaroaren 18an, Errioxako erkidegoan, hasiera ematea aurreikusten da eta 10 hilabete inguru iraungo duela jotzen da. Hori baino lehen, Azaroaren 17an, Donostian aurkeztuko da autobusa, prentsa aurrean. Horretarako BUSa Onkologikoa aurrean kokatuko da. Onkologikoako profesionalak bisita egiteko aukera izango dute 14.00etatik aurrera
Unitate mugikorra multimedia eta ikus-entzunezko bitartekoz hornitua egongo da, kutxaren gizarte-ekintzaren jardueraren berri eman eta baita kutxaren gizarte-ekintza enblematikoenetakoa den zentro berri horren instalazioak eta ekipamendua erakusteko ere. Era berean, informazio eta joko interaktiboen bitartez, bizitzeko eta elikatzeko ohitura egokiek bizitza-kalitate on bat lortzeko duten garrantzia erakutsiko da.
Komunikazio proaktiboko ekintzak garatuko dira kutxako bezero-taldeekin, hirugarren adinekoen erakunde eta elkarteekin, elkargo profesionalekin, etab., autobusa bisita dezaten.
>> Autobusaren ibilbidea ikusi |