Azterketa mediko osagarria

Zure enpresan bestelako azterketa medikorik egiten ez baduzu, Onkologikoak emango dizu Prebentzio Onkologikoko Azterketaz gain beste proba eta analisi batzuk ere egiteko aukera; alegia, Azterketa Mediko Osagarria egin dezakezu. .

Era horretan azterketa konpleto bat egin dezakezu osasun-zentro bakar batean, eta beste mota bateko osasun-arazoak detektatzeko ere balio diezazuke.

Azterketa honetan prebentzio onkologikoko azterketan azaltzen diren proba guztiak sartzen dira, eta horrez gain odolaren eta pixaren analitika eta elektrokardiograma ere bai.

 

Laburtuz, hauek izango lirateke atal guztiak.

1. PREBENTZIO ONKOLOGIKOKO AZTERKETA

Gizon nahiz emakumeentzat

2. ZEHAZTAPEN ANALITIKOAK


- HematimetrIa
- Biokimika
- Pixa


3. ELEKTROKARDIOGRAMA

4. EGINDAKO AZTERKETA ETA ANALISI GUZTIEN TXOSTENA.

5. AURKIKUNTZA ETA EMAITZA KLINIKOEN ARABERAKO AHOLKUAK.