TEKNOLOGIA BERRIAK PAZIENTEAREN ZERBITZURA.

Institutu Onkologikoak SMS mezu laburrezko zerbitzu bat jarri du martxan, pazienteei osasun-azterketarako hitzartuta-ko orduaren berri emateko.

Sistema honen bidez, abisu-mezu bat jasoko du pazienteak bere telefono mugikorrean, Institutuarekin hitzartua daukan ordua baino astebete lehenago.
Horrez gainera, hitzordura etorri ezin duten pazienteei behar besteko denborarekin jakinarazteko aukera ematen die zerbitzu honek. Horrela, Institutuak paziente horrentzat beste egun bat programatzeko eta agenda berrantolatzeko aukera izango du, hutsik geratu den eguna eta ordua beste pazienteekin betez.

Zerbitzu honek, azken batean, huts egindako hitzorduen kopurua gutxitu eta bezeroa-rentzako arreta hobetzea du helburu.