INSTITUTU ONKOLOGIKO BERRIAREN URTEA.

Donostiako ospitale-eremuan, Miramonen, Institutu Onkologiko berria eraikitzen hasiko dira, ekaineko azken egunetan. Uztaileko hasierako egunetan, berriz, lehenengo harria jartzeko ekintza sinbolikoa egingo da.

Apirilaren hasierarako, berriz, Institutu Onkologiko berria eraikitzeko egitasmoa prest egongo dela aurreikusten da. 23.600 m2ko azalera izango du: lur-arras gainean hiru solairu izango ditu; beherantz, berriz, bi. Gainazal hori gaur egun Zentroak daukana halako hiru da.

Teknologiarik aurreratuena izango du. 52 gela izango ditu, horietako bat medikuntza nuklearrerako, eta Institutu Onkologikoak, oro har, 104 ohe izango ditu. Lau ebakuntza-gela adimendun izango ditu, kimioterapiarako 12 anbulatorio-postu, energia handiko bi azeleragailu lineal eta hiru Gamma-kamera (kardiologia nuklearra).

45 milioi euroko aurrekontua dago eraikitzeko eta hornitzeko. Institutu Onkologiko berria 2008ko apirilerako amaituko dute. Urte horretako ekainean inauguratuko dutela aurreikusi dute.