“MINBIZIAREN ORAINA ETA ETORKIZUNA” HITZALDI-SORTA

Institutu Onkologikoak hitzaldi-sorta bat eskainiko du, “Minbiziaren oraina eta etorkizuna” izenburupean. Hitzaldi sorta hau aukera paregabea izango da minbiziaren inguruan egindako azken ikerkuntzak hurbiletik ezagutu eta prebentzioan, detekzioan eta tratamenduan emandako pausoen berri izateko, hain zuzen nazioarte mailan osperik handiena duten espezialisten eskutik. Hitzaldi horietako bakoitza aparteko aukera da aurrerapen, tratamendu, teknologia eta tekniketan den azkena entzuteko.

Hitzaldi-Sorta


Datorren ekainak 12an, emango zaio hasiera zikloari. Franco Berrino doktoreak Minbiziaren oraina eta etorkizuna Europan gaia jorratuko du jendaurrean eskainiko duen hitzaldian. Minbiziaren epidemiologiaz, minbiziak Europan duen eraginaren eta honen aldaketen arrazoiak izango ditu aztergai eta, horrekin batera, biziraupenaren bilakaera eta etorkizunerako hainbat ekintza eta estrategia proposatuko ditu.

Franco Berrino doktorea Milango Tumoreen Institutuko Prebentzio eta Iragarpen Medikuntzako Departamenduaren eta Epidemologiako Unitatearen Zuzendaria da.

Bigarren hitzaldia ekainak 19an ospatuko da. Miguel Prats Estebek (Bartzelona 1943), Kirurgialari eta Erradiologoak, Bartzelonako Unibertsitateko Kirurgia Irakasle titular eta Senologiako Masterraren Zuzendaria denak, hitzaldi bat emango digu honako izenburu honekin: "Bularretako Patologiatik Senologiara: bide irrikagarri bat".

Aurrerago hitzaldi gehiago emango dira.

Hitzaldiak Donostiako Andia kaleko Kutxaren Ekitaldi-Aretoan eskainiko dira, 19:00etan.

Sarrera librea eserleku guztiak bete arte.