Kutxaren Gizarte Ekintzak eta Institutu Onkologikoak Komunikazio Kanpaina bat abiarazi dute, Donostiako Miramongo ospitale-aldean eraikitzen den Onkologikoa, Institutu Onkologiko berria, aurki irekiko dela jakinarazteko.
Kanapaina hau egiteko, hainbat komunikazio-bide erabiltzen dira: prentsa, irratia, telebista, posta-bidalketak eta e-mail bidezkoak. Zentro berriarekin onuraren bat jasoko duten kolektibo guztiei zuzenduriko kanpaina da: Institutu Onkologikoko langileei, institutu Onkologikoko gaixoei, kutxako bezeroei eta gizarte osoari, oro har. |
|
Horregatik, 2008ko abuztutik aurrera, ikus-entzunezko informazio-panel bat ezarriko da egungo Instituttu Onkologiakoaren sarreran; Onkologikoaren, Institutu Onkologiko berriaren, maketa bat izango du erakusgai. Era berean, itxarongeletako hormetan muralak ezarriko dira, zentro berriari buruzko informazioa eskaintzeko
Baina, zalantzarik gabe, Institutu Onkologikoak eraberritzeko erronkari ekin dio. Horrexegatik, hain zuzen, gaur irudi korporatibo berria aurkeztu nahi dizuegu, eta horren lekukotzarik esanguratsuena, logotipoa da. Institutu Onkologikoaren azken 70 urteko ibilbide luzearen baloreak transmititu nahi dituen logotipo berria. Eta asko dira balore horiek: tradizioa eta abangoardia, erabiltzaileenganako zerbitzu-bokazioa, gaixoak artatzeko gizatasuna, lehen lerrokoa den ekipamendu teknologikoa etengabe baliatzeko asmoa eta, jakina, lehen mailako profesionalekin lan egitea. Horiek guztiak izan baitira, besteak beste, Institutu Onkologikoari gizarte-onespen handia eman dioten balore nagusiak.
|