UROLOGIA ZERBITZUAN KRIOTERAPIA ESKEINTZEN DA.

Prostata minbizia tratazeko erabiliko da. Gipuzkoako hirugarren zentrua da teknika hau eskeintzen.

Prostatako minbizia da gizonezkoengan prebalentziarik handienetakoa duen tumorea, eta mendebaldean heriotza-tasa handia sortzen du. Mediku-arretaren hobekuntzak eta herritarren zahartzeak diagnostikoen igoera nabarmena ekarri dute. Planteamendu terapeutiko klasikoei (kirurgia, kanpoko erradioterapia, brakiterapia, arretazko behaketa) krioterapia moduko teknika berriak gehitu zaizkie azken urteetan.

Krioterapia ehunen ablazioan oinarritzen da, gorputzaren zati jakin batzuetan oso hotzak diren tenperaturak eraginez.



XIX. mendean ditu lehenengo aurrekariak, Arnott-ek titietako eta umetoki-lepoko tumore gaiztoen gainean izotzaren eta gatzaren nahasteak aplikatu zituenean.

Krioterapia modernoak 1966an du jatorria, prostatako hiperplasia onairean, prostatako minbizian, etab. krioablazio transuretralen moduan aplikatuz.

Gaur egun erabiltzen diren ekipoei hirugarren belaunaldikoak deitzen zaie.

Erabiltzen den euskarri teknologikoaren ondorioz (ekografia transrektalarekin egindako kontrola, kriozunda anizkoitzen erabilera, berotzeko kateterrak...), gero eta modu orokorragoan erabiltzen da teknika (prostatako edo giltzurrunetako minbizietan esaterako); eraginkortasun handia du, bigarren mailako ondorioak gutxitu egin dira eta baditu abantaila gehigarri batzuk: ospitaleratze laburra, odoljariorik eza, kirurgia-arrisku txikiagoa, irradiazioaren beharrik eza, bizitza arruntari azkar ekitea, etab.

Informazio gehiago >>