|
Minbiziari aurre egiteak horrek dakarren min fisikoari ere aurre egitea esan nahi du. Tratamendu onkologikoetan egindako aurrerapausoei esker, gaixoen arreta egunez egun ari da hobetzen, eta paziente onkologikoa kroniko bihur daiteke. Minbizia duten pazienteek min moderatua edo gogorra jasaten dute kasuen % 30 eta 50 bitartean, eta, minbizi aurreratua duten pertsonei dagokienez, beren bizi-kalitatea aldatu duen minen bat jasaten dute kasuen % 75 eta 95 bitartean.
Minetako batzuk familia-medikuak berak kontrola ditzake. Mina pazienteak bere bizi-kalitatea kaltetu dela hauteman gabe kontrolatzeko zailtasuna da gaur egun arazo nagusia.
Horretarako Onkologikoak mediku anestesiologoz osatutako Unitate berri bat sortu du, eta mediku horiek Barne Medikuntzako eta Onkologiako beste profesional batzuekin batera lan egingo dute.
|
Ahotik, azalpetik edo bide parenteraletik emandako medikamentuez gain, mina arindu dezaketen beste hainbat teknika ere aplika daitezke: kirurgia, erradioterapia, kimioterapia, nerbio-blokeoak, irrati-frekuentzia, bizkarrezur-muinetik gertuko edo garun barneko kateterrak, terapia psikologikoak, fisioterapia, erlaxazio-teknikak, gorputz-atal zehatzetan beroa edo hotza aplikatzea, etab. Era berean, tratamenduarekin batera balorazio fisiko eta psikologikoa egingo dira. Horrela pazientea lasaitzeko laguntza profesionala eman nahi da, gaixotasun horrek inplikazio emozional handia baitu.
Zerbitzu hau Onkologikoan edo beste leku batean tratatuak izan diren pazienteentzat zuzendua dago.
|