Gipuzkoako Institutu Onkologikoak bularreko minbizia prebenitzeko nazioarteko ikerketa batean hartuko du parte, Grupo Español de Investigación en Cáncer de Mama (GEICAM) izeneko taldeak eta Estatu Batuetako eta Kanadako beste zentro batzuek zuzendutako programaren barruan.
Exemestano izeneko botikarekin bularreko minbizia % 65ean murriztu daitekeela frogatzea da ikerketa horren helburua; horiek horrela, Espainia osoan 2.000 eta 3.000 bularreko minbizi berri saihestuko lirateke urtero.
|
|
Beste faktore batzuen artean aurrekari familiarrengatik, menarkia goiztiarragatik eta menopausia berantiarragatik gaixotasun hau izateko arrisku handia duten eta menopausia ostean dauden 5.500 emakumeengan egingo da ikerketa.
Botika horren onura potentziala ebaluatuko du ikerketak. Aromatasaren inhibitzaile bat da botika, eta androgenoak estrogeno bihurtzeko prozesua blokeatzen du; azken hormona horiek funtsezko egitekoa dute bularreko minbiziaren hazkundean eta garapenean. Ikerketa honetan parte hartuko duten emakumeen erdiak exemestanoarekin tratatuko dira eta beste erdiak plazebo batekin. Bost urte igarotakoan lortuko dira lehenengo emaitzak.
EAEn 1.300 kasu berri antzematen dira urtero, eta horietatik 450 Gipuzkoan. Erasandako emakumeen % 70ak gaixotasuna gainditzea lortzen dutela uste da.
|