INSTITUTU ONKOLOGIKOAK IRUDI DIGITALEKO SISTEMA MARTXAN JARRI DU

Irudi erradiologikoa digitalizatzeko proiektua bukatu da. Proiektu horren emaitza gisa, RIS/PACS sistema (Radiology Information System - Erradiologia-informazioko sistema / Picture Archiving and Communication System - Irudi medikoak biltegiratu eta komunikatzeko sistema) bere gainerako informazio-sistemekin lotuta du Institutuak.

Informazioa kudeatzeko PACS sistema bat konfiguratu da, eta horrek Institutuan sortzen diren irudiak lortu, prozesatu, diagnostikatu eta artxibatzeko aukera ematen du.

Banderas Estados Unidos y Canada

RIS sistemak, berriz, oso euskarri egokia eskaintzen die Erradiologiako langileei, gaixoak kudeatzeko, parametroak erregistratzeko, txostenen zirriborroak eta txostenak berak egiteko, eta zerbitzuaren antolamenduarekin eta lan-fluxuarekin zerikusia duten beste hainbat prozesu burutzeko.

Erradiologoak ahotsa ezagutzeko sistema berri batez baliatuz ematen du irudien berri. Eta gainera badu irudiak eta horiei dagokien txostena sarera konektatua dagoen edozein PCtara banatzeko aplikazio bat ere.

Hau izango da hasieran konektatuko den ekipamendua: ekografoak, erresonantzia magnetikoa, “telekomandoa”, OTA eta erradiologia konbentzionala.

Mesede hauek eskeintzen ditu proiektuak:

  • GOGOBETETASUNEAN: Gaixoari sortzen zaion gogobetetasuna, emandako zerbitzuaren kalitateagatik; eta profesionalaren gogobetetasuna, laguntza hobetu delako.

  • KALITATEAN: Diagnostiko hobeak egiteko aukera; profesional medikoen arteko telekontsultak egiteko aukera ematen du, horiek non dauden kontuan izan gabe, eta diagnostiko okerren tasa murriztekoa ere bai, noski.

  • AZTERKETETAN: Azterketak errepikatzea murriztea, irudiaren ondorengo tratamenduari esker.

  • DENBORA MURRIZTEAN: Klinikoek txostenak berehala eskuratzeko aukera, sare bidezko banaketari esker.

  • LEKUAN: Pelikulak biltegiratzeko erabilitako lekua murriztea.

  • ERRADIAZIOAN: Erradiazio-tasa murriztea, irudien ondorengo tratamenduarengatik.

  • KOSTUETAN: Ekipamendu laguntzaileak (artxibategiak eta inprimagailuak) murriztea, eta pelikulekin zerikusia duten kostuak (plakak, errebelatzeko materiala, mantentzea, etab.) gutxitzea.