INBIOMED-EKIN HITZARMENA SINATU DA, BULARREKO MINBIZIARENTZAT AUKERA TERAPEUTIKO BAT BILATZEKO



Inbiomed Fundazioak eta Institutu Onkologikoak lankidetzako akordio bat sinatu dute bularreko minbiziarentzat hurbilpen terapeutiko berriak bilatzeko.

Zelula amen biologiari buruzko aurkikuntza berriek bularreko minbizia bezalako gaixotasunen oinarriak zein diren jakiten lagundu digute eta minbizia sendatzeko balio duten aukerako tratamenduak bilatzera bideratuta dauden terapia berrien diseinuan ere lagun dezakete.

onkologikoa eta inbiomed

Zientzialarien eta medikuen arteko batzordea sortzea begiesten du akordioak. Bertan elkartuko dira, Inbiomed Fundazioak zelula amen biologian duen esperientzia zientifikoa, batetik, eta Institutu Onkologikoak minbiziaren ikerketan eta tratamenduan duen ezagutza, bestetik. Ikerketak datu zehatzak lortuko ditu, bai genetikoak bai proteinei buruzkoak ere. Datu horien bidez erregulazio-akatsen arduradunak diren mekanismo molekularrei buruzko arrastoak ematen saiatuko dira, akats horiek sortzen dute-eta bularreko minbizia. Sortzen den ezagutzak etorkizuneko jomuga terapeutikoak jarriko ditu, gaur egungoak baino zehatzagoak, gaixotasun hau tratatzeko.

Kutxaren Gizarte Ekintzak finantzatzen du partzialki proiektu hau. Horrela, datozen bost urteetan milioi erdi euro emango ditu proiektua egiteko.