Lau mamografo digital instalatu berri dira Institutu Onkologikoan. Bi Aldakoneako egoitzan eta beste bi Javier Barkaiztegiko egoitzan. Mamografia digitalaren instalazioa, diagnostikatzeko lau lekurekin (hiru Aldakoneako egoitzan eta beste bat Javier Barkaiztegiko egoitzan) eta CDen robot batekin osatzen da. Gainera, Aldakonea eta Javier Barkaiztegiko egoitzen artean abiadura handiko linea bat instalatu da.
Horrela, bi egoitzen artean irudiak transmititu ahal izango dituzte, eta, beraz, Javier Barkaiztegiko egoitzan egindako mamografiak Aldakoneako egoitzan informatu ahal izango dira.
|
|
Gaur egun txostena eta filma plakan jasotzen duten pazienteek, barruan mamografiak eta irudi-bisore bat dituen CD bat jasoko dute aurrerantzean.
Instalatutako mamografoak azken belaunaldikoak dira, eta haien ezaugarri nagusien artean erradiazio-dosi baxua, irudiaren kalitatea eta aparatuaren ergonomia daude, pazienteari eragiketak ahalik eta modurik erosoenean egin ahal izateko.
|