Garuneko Patologia
  Erradiokirurgia estereotaxikoa

Erradiokirurgia estereotaxikoa garezurraren barruko bolumen jakin batean erradiazio-dosi altuak emateko modua eskaintzen digun teknika bat da, inguruko zona osasuntsuek erradiazio-dosi ez-esanguratsuak jasotzen dituzten bitartean.

Indikazioak

Ondorengo kasuen tratamenduan:

- Garezur-barneko malformazio arterio-benosoak, tamaina txikikoak direnean.
- Garezur-barneko tumore onaireak, tamaina txikikoak: neurinomak, meningiomak, adenoma hipofisarioak.
- Tumore gaizto txikiak.


Tratamendu-aurrea


Tratamendu-ostea

Abantailak

- Ordu gutxi batzuk behar dituen prozedura da, eta ospitaleko ingresua egun pare batekoa izaten da.
- Ez du anestesia orokorrik eskatzen (umeetan izan ezik).
- Pazienteak, tratamendua egin ondoren, bere ohizko jarduerekin jarrai dezake.
- Emaitza bikainak eta eragin sekundario oso txikiak.

Diziplinarteko taldea

Ondorengo espezialistek osatua:

- Onkologia Erradioterapikoa.
- Neurokirurgia.
- Neurorradiologia.
- Erradiofisika.
- Erizaintzako pertsonala.