|
Diziplina anitzeko unitatea da, eta bertan aztertzen dira
gure Ospitalera iristen diren liseri-aparatuko minbizi kasu
berri guztiak. Astero bilera bat egiten da unitatean, eta
bilera horretan planifikatzen da kasu bakoitzerako egokiena
izan daitekeen estrategia diagnostiko eta terapeutikoa.
Era berean, espezialitate desberdinetako kontsultak
ahalik eta gehien bizkortzen dira. Horren ondorioz, paziente
bakoitza aztertzeko behar den denbora eta baita operazio-aurrea
ere 7 eguneko epean osatzea lortzen da, hortik abiatuz, egin
beharreko tratamendu kirurgikoak, kimioterapikoak, erradioterapikoak,
etab. ahalik eta modurik bizkorrenean planifikatu ahal izateko.
Bestalde, unitate hau da bigarren
iritziko kontsultatik datozen liseri-aparatuko minbizi kasu
guztiak aztertu eta horien txostena egiteaz arduratzen dena,
hala nola baita eskaera horiek egin dituzten pertsonak elkarrizketatzen
dituena ere.
Bertan protokolo terapeutikoa aldian behin
berrikusi eta eguneratzen da, berrikuspen bibliografikoak
erakusten dira eta etxe-barruko ekimenetik edota beste erakunde
batzuen proposamenez egindako ikerketa-proiektuak eztabaidatu,
landu eta erabakitzen dira.
|