Teknologia Berriak
  Gibeleko tumoreak erauztea irrati-frekuentzia bidez  


GIBELEKO TUMOREEN TRATAMENDUA IRRATI-FREKUENTZIEN BIDEZ (RFA)

Sarrera:

Lesioen kopurua eta/edo kokapena dela medio, operaezinak diren gibeleko tumoreen edo gibeleko metastasien tratamendurako alternatiba egokia da.

Materiala eta Metodoak:

RFA tratamendu termiko bat da, 50 ºC-tik gorako tenperaturak erabiliz tumorea suntsitzea dakarrena.

Leveen-en elektrodo/orratzak tumorean sartzen dira, eta 50 W-ekin hasten da suntsitzea, minuturo 10 W gehituz, eta gehienez ere 90 W-raino iritsiz.

Indikazioak:

Gibeleko tumore primarioa edo gibeleko metastasiak dituzten pazienteak, histologikoki baieztatuak eta operaezinak.

Gibelaz kanpoko inolako gaixotasunaren froga kliniko eta/edo erradiologikorik gabe.