Teknologia berriak


HESTEGORRIKO BRAKITERAPIA INTRALUMINALA

Jarduera altuko (~ 10 Curie-tako) Ir 192-ko iturri bat erabiltzen da teknika honetan. Hestegorriko argian sartzen den eta hainbat mota desberdinetakoa izan daitekeen 6-12 mm-ko diametroa duen plastikozko zunda baten barruan joan ohi da iturri erradiaktiboa.

Horrela tumoreari erradiazio-dosi altua ematea lortzen da, hestegorriaren argiaren barrutik bertatik, inguruko organoak ahalik eta gutxien irradiatuz.

Teknika:

- Anestesiarik gabe.
- Fluoroskopia bidez gidatutako esofagoskopia, zunda tumoreak eragindako estenosia zeharkatuz kokatu ahal izateko.
- X izpi ortogonalak hiru dimentsiotako berreirakuntza eta dosimetria egiteko, planifikazio-sisteman.
- Dosia hestegorri-barneko zundaren azaleratik 0,5 cm-ra kalkulatzen da.

Indikazioak:

Kanpoko erradioterapiako tratamenduaren osagarri gisa, bai hestegorri zerbikaleko tumoreetan, eta baita erdiko hestegorri nahiz hestegorri distalekoetan ere.

Tratamendu aringarri bezala, hestegorriko estenosi endoluminala eragiten duten tumore aurreratuetan.

Oharrak:

Pazienteak baraurik egon behar du, 6 ordutan.
Ez du inolako anestesi motarik behar.
Prozeduraren iraupena: 30-45 minutu, guztira.
Tratamendua amaitu eta berehala bere etxera joan daiteke.

Zentroko giza taldea:

- Onkologia Erradioterapikoko espezialista.
- Endoskopia Digestiboko espezialista.
- Fisika Medikoko espezialista.
- Erizaintza Onkologikoko taldea.