Teknologia Berriak


T.E.M (uzkian zeharreko mikrokirugia endoskopikoko unitatea)

Uzkian zeharreko mikrokirurgia endoskopikoa (aurrerarantzean TEM), apenas inbaditzailea den teknika kirurgiko bat da, ondesteko jarduera kirurgikoak errazteko asmatua. Bere indikazio nagusia tumore onaireak dira, errektoskopio zurrunaren irispidean egonik ere, endoskopia malguaren bitartez erauziak izan ezin daitezkeenak.

TEM teknika neoplasia gaiztoen erauzketan ere erabiltzen da. Zentzu honetan, eta sendatzeko irizpideekin, arrisku baxuko T1 kartzinomak dituzten pazienteak ere hartuko lituzke, Hermanek-en sailkapenaren arabera. Fase edo estadio aurreratuagoetan, gure Instituzio honetan, TEM teknika modu aringarrian erabiltzen da, edozein arrazoi dela medio bestelako kirurgia mota bat arriskutsuegia gertatzen denean.

Beste kasu batzuetan, TEM teknika aukera egokia izan daiteke (uzkiko prolapsoa, kartzinoideak, estenosia, uzkiko ultzera, etab.).

Tresneria:

TEMaren oinarrizko ekipoa edo tresneria ondorengoa da: Errektoskopia, 4 cm-ko kanpo-diametroarekin, ikuspen esteroskopikoko sistema bat daramana, eta optika bat bideokamerarentzat.

Sistema horrek aukera ematen du, berariaz horretarako diseinatuak izan diren 3 tresna kirurgiko aldi berean erabiltzeko.

Operatu aurretik, pazienteen artean hautespen bat egiten da, azterketa klinikoaren, sigmoidoskopia zurrunaren eta ondeste-barneko ekografia zirkularraren bidez.

Interbentzio hau ez da apenas inbaditzailea, eta bere funtsezko abantaila da kalitate altuko bisualizazioa eskaintzea, hiru dimentsiotakoa, uzki-marjinatik 20 cm-raino. Erabilitako disekzio-metodoak teknika konbentzionaletakoen antzekoak dira, eta uzki-marjinatik 20 cm-rainoko distantzian kokatuak dauden lesio guztietan irispide mikrokirurgikoa nahiko egokia eta arrazoizkoa gertatzen da.

TEMa erabiltzeak kasu askotan kirurgia handia ebitatzen du (honek dakarren erikortasun eta hilkortasunarekin), operazio-osteko erosotasun handiagoa eta pazienteak ospitalean egonaldi laburragoa egitea ekarriz.