|
Onkologiaren esparruan gero eta praktika eta baita eskari
ere ohizkoagoa da kontsulta berri bat edo 2. iritziko kontsulta
eskatzekoa, gaixotasun neoplasikoaren prozesu jakin baten
inguruan.
Interesatuak berak edota senideren
batek beste profesional batzuen iritzia eskatzen dute, baieztapen
diagnostikoa, planteaturiko indikazio terapeutikoaren egokitasuna
edo, horrela gertatuz gero, beste alternatiba edo aukera asistentziak
berrien inguruan.
Gure ospitalean, aipatu iritzi-kontsulta
horiek eskatzeko helbide honetara jo beharko da:
INSTITUTU ONCOLOGIKOA
Kepa Vicario izenean
Aldakoenea 44
20012 Donostia (Gipuzkoa)
Euskadi (España)
Tel.: 943 328 000
Faxa: 943 28 12 78
E-maila: kvicario@oncologico.org |
Ahalik eta dokumentazio klinikorik
konpletoena edo eskura dagoena bederen ekarriko da (txosten
klinikoak, anatomopatologikoak, egindako miaketa osagarrienak,
etab.) Unitate Funtzionalak aztertu eta baloratu ditzan.
Behin kasua ebaluatu ondoren, eta ahalik eta lasterren hitzordua
finkatuko da, kontsultara etortzeko, eta bertan txostena emango
zaio gaixoari, Unitate Funtzionalaren konklusioekin eta gomendioekin.
|