Jarduerak
Screening-Detekzio Goiztiarreko Programan edukitako lankidetza


Eusko Jaurlaritzako Osasun-Sailak antolatutako Programa

Helburu orokorra:

Bularreko minbiziak estadio ahalik eta goiztiarrenean atzematea, aipatu arrazoi horrek eragindako heriotza-tasa gutxitzeko eta gaitzak jota dauden emakumeen bizi-kalitatea gehitzeko, tratamendu kontserbadore eta ez-mutilatzaileak gero eta kopuru handiagoan eginez.

Oinarriak:

- Helburuko populazioa: 50-64 urte bitarteko emakumea, EAEn bizi dena.
- Teknika: Alde biko mamografia, proiekzio bikoitzean.
- Aldizkotasuna: Bi urtean behin.

Hasiera:

-1997ko otsaila.

Populazioa:

Institutu Onkologikoak Gipuzkoako bi Detekzio-Unitateetan eskaintzen du bere lankidetza, eta baita Asistentziako Unitate bezala ere, izanik bertara esleitutako biztanleria Tolosa, Bidasoa eta Gipuzkoa osasun-eskualdeetako populazioa.

Emaitzak:

BULARREKO MINBIZIA GARAIZ ATZEMATEKO PROGRAMA: INSTITUTU ONKOLOGIKOA

KONTZEPTUAK

1. ITZULIA (97-98) 2º ITZULIA (99-00) 3º ITZULIA (01-02)

4º ITZULIA (03-04*)

Parte-hartzea (%) 83,96 85,51 86,18 82,56
Atxikidura (%) -- 95,55 96,47 93,96
Baliozko teknika (%) 99,15 99,79 99,99 99,96
Birbalorazioak (%) 6,57 7,02 4,93 6,01
6 hileroko kontrol mamografikoa (%) 0,45 0,39 0,11 0,35
12 hileroko kontrol mamografikoa (%) 6,73 5,23 2,47 3,22
Gaizto susmoko lesioen kontrola Erreferentziako Ospitalean (%) 1,80 1,21 0,84 0,75
Detekzio-tasa (%) 6,30 4,75 3,01 2,71
In situ / Guztira (%) 15,49 22,64 18,84 8,16
Inbaditzailea = 10 mm/Inbaditzailea (%) 32,50 34,15 21,43 22,22
N0 / Linfadenektomia (%) 66,94 69,62 25,00 16,67
Tratamendu kontserbatzailea (%) 80,99 67,62 68,12 73,91
(*) 2005eko otsailean bukatuko da.