Ongi etorriak


Diziplina anitzeko unitatea da, eta bertan aztertzen dira gure Ospitalera iristen diren bularreko minbiziaren kasu berri guztiak. Astero 2 bilera egiten dira unitatean, eta bilera horietan planifikatzen da kasu bakoitzerako egokiena izan daitekeen estrategia diagnostiko eta terapeutikoa.

Era berean, espezialitate desberdinetako kontsultak ahalik eta gehien bizkortzen dira. Horren ondorioz, paziente bakoitza aztertzeko behar den denbora eta baita operazio-aurrea ere 7 egunetako epean osatzea lortzen da, hortik abiatuz, egin beharreko tratamendu kirurgikoak, kimioterapikoak, erradioterapikoak, etab. ahalik eta modurik bizkorrenean planifikatu ahal izateko.

Bestalde, unitate hau da bigarren iritziko kontsultatik datozen bularreko minbiziaren kasu guztiak aztertu eta horien txostena egiteaz arduratzen dena, hala nola baita eskaera horiek egin dituzten pertsonak elkarrizketatzen dituena ere.

Bertan protokolo terapeutikoa aldian behin berrikusi eta eguneratzen da, berrikuspen bibliografikoak erakusten dira eta etxe-barruko ekimenetik edota beste erakunde batzuen proposamenez egindako ikerketa-proiektuak eztabaidatu, landu eta erabakitzen dira.