Teknika espezifikoak


Estereotaxia digitaleko mahaia

Sistema balio anitzekoa da, ukitzeko modukoak ez diren bularreko lesioen kokapena egitea ahalbidetzen diguna; aldez aurretik mamografia bidez detektatzen dira lesio horiek, estereotaxiako sistema baten bitartez. Asko eta desberdinak dira ia batere inbaditzaileak ez diren bularreko biopsi teknika egiteko modukoak, eta guzti-guztiak pazientearentzat oso erosoak, inolako ingresurik gabe eta anestesia lokalarekin burutzen direnak, horrek trauma fisikoa eta psikikoa asko gutxitzen dituelako. Azpimarratzekoak dira sistemaren zehaztasuna edo doitasuna (+/- 1 mm) eta baita biopsia modalitate desberdinak egin ahal izateko eskaintzen duen fidagarritasuna ere.

Eskura dauzkagun teknikak:

- PAAF (zitologia).
- Mikrobiopsia Tru-cut-ekin.
- Huts-sistemaz lagundutako mikrobiopsia direkzionala (Mammotomeâ).
-
ABBI eszisiozko biopsia
- Arpoi metalikoen kokapena, kirurgi aurreko markaketa egiteko.
- Lesio ez-ukigarrien lokalizazioa, TC99M koloidea aplikatzeko
(gongoil zelariaren teknika).


Bularreko gammagrafia

Bularreko gammagrafia bularreko minbiziaren diagnostiko eta segimendurako proba bat da, mamografiaren osagarri bezala erabiltzen dena. Beharrezko erradiofarmakoa MIBI-Tc99M izenekoa da.

Erradioisotopoa injektatu ondoren irudiak ikusten dira gammakamera batean, hiru proiekziotan.


Kirurgia berreraikitzailea

Mastektomiak mutilazio garrantzitsua dakarkio emakumeari, eta horrek ondorio edo sekuela fisikoez gain, ondorio psikologikoak ere utziko dizkio.

Interbentzio honen eragin emozionala ahalik eta txikiena izan dadin, gure paziente guztiei, salbuespenezko kasu puntual gutxi batzuetan izan ezik, bularraren berreraikuntza berehalaxe egiteko aukera eskaintzen diegu, ekintza operatorio beraren barruan hain zuzen ere.

Normalean erabili ohi den teknika bularreko muskuluen arteko espazioan protesi hedatzaile bat ezartzean datza, eta horrexegatik ez da inolako eragozpen edo trabarik gertatuko pazienteen jarraipena bideratzeko, ezta orbainean edo lesioaren ohean gerta daitekeen berreritze posible bat detektatzeko ere.

Halaber, aldez aurretik mastektomizatuak izan diren pazienteetan, eta batik bat gazteak direnean, berreraikuntza geroratua egin dezaten animatzen ditugu. Aukera horren bidez beren itxura hobea eta femeninoagoa berreskuratzeko modua edukiko dute, aurrerantzean kanpo-protesirik erabiltzeko beharrik gabe, eta horretaz gainera era guztietako arropak erabili ahal izango dituzte, neguan bezala baita udan ere.


Bai berehalako bular-berreraikuntzetan eta baita geroratu edo atzeratuetan ere, normalean pazienteen gogobetetasun-maila oso altua izaten da
.

 

Ukipeneko erradioterapia. Iridio 192-ko orratzak

Brakiterapia, dosia gehitzeko tumore-ohean. (gain-ezarpena).

Aukerakoa da tumorea bularraren sakontasunean kokatua dagoenean eta/edo beharrezko dosiak gehitu beharra dagoenean.

Pazientearen ospitaleratzea eskatzen du. Anestesia lokalaren pean jartzen da. Kanpo-erradioterapiarekin gain-ezarpena (elektroiak/fotoiak) erabiltzen denean lortutako emaitza berak lortzen dira, Berreritze-Tasari dagokionez, baina ez du larruazalean inolako ondorio berantiarrik uzten.