Teknika espezifikoak


Estereotaxia digitaleko mahaia

ABBI

Gehienez ere 2 cm-ko tamaina duten bularreko lesioak erauzteko teknika bat da. Gaiztotasuneko susmo baxua edo moderatua duen lesio bat lokalizatu ondoren, eta mahai estereotaxiko digitalean aztertu eta gero, erauzketari ekiten zaio anestesia lokalarekin.

Interbentzionismo ahalik eta inbasio-mailarik txikieneko teknika honen helburua arazoa sortzen duen lesioa "erabat" erauztea da, eta horrela lesioa onairea izanez gero pazientea emakume normalen taldera itzultzen da berriro ere.

Teknikaren indikazioak:

- Gaiztotasun-susmo txikiko mikrokaltzifikazioak.
- Guruinaren distortsioak.
- Erabat ongi definitu gabeko opakutasunak.

Teknikaren abantailak:

- Anestesia lokala.
- Interbentzioaren iraupen laburra.
- Errekuperazio bizkorra.
- Emaitza estetiko bikainak.
- Eragin emozionala oso txikia izan ohi da.
- Konplikazioak ez dira batere ohizkoak.

Kasu bakoitzean teknikak kontraindikaziorik ba ote duen egiaztatzeko aldez aurretik azterketa bat burutuko da, simulazio bidez.