Teknika espezifikoak


Gongoil zelariaren teknika


Teknika honen helburua oraindik ere bularreko minbiziaren fase goiztiarrean aurkitzen diren emakumeak identifikatzea da, eta horri esker ez zaie galtzarbeko gongoilen hustuketa egin beharko, beren bularreko minbizia tratatzeko.

Hustuketa horiek ebitatzeko asmoarekin, duela urtebetetik hona, gure Ospitalean, Medikuntza Nuklearreko, Anatomia Patologikoko eta Kirurgia Orokorreko Zerbitzuak gongoil zelariaren detekzioko teknika bat puntuan jartzen ari dira. Tumorearen inguruan teknezioa duen koloide bat injektatu ondoren, gammagrafia bat egiten da besapean injekzioa eman eta ordubetera.

Ondoren, kirofanoan zunda espezifikoa erabiliz, gongoil zelaria (edo gongoil zelariak) detektatzen da (dira), gero identifikatu eta erauzteko. Segidan ebakuntza arautua edo erreglatuarekin jarraitzen da.

Azkenik, Anatomia Patologikoko Zerbitzuak gongoil horiek aztertuko ditu, ohizko teknikekin aurrena (Hematoxilina/Eosinakoak) eta behar izanez gero, Immunohistokimikako teknikak erabiliz.