|
Diziplina anitzeko unitatea da, eta bertan aztertzen dira
gure Ospitalera iristen diren buruko, lepoko eta tiroideko
minbizi-kasu berri guztiak. Astero 2 bilera egiten dira unitatean,
eta bilera horietan planifikatzen da kasu bakoitzerako egokiena
izan daitekeen estrategia diagnostiko eta terapeutikoa.
Era berean, espezialitate desberdinetako kontsultak
ahalik eta gehien bizkortzen dira. Horren ondorioz, paziente
bakoitza aztertzeko behar den denbora eta baita operazio-aurrea
ere 7 eguneko epean osatzea lortzen da, hortik abiatuz, egin
beharreko tratamendu kirurgikoak, kimioterapikoak, erradioterapikoak,
etab. ahalik eta modurik bizkorrenean planifikatu ahal izateko.
Bestalde, unitate hau da bigarren iritziko kontsultatik
datozen ORL eta Tiroideko minbizien kasu guztiak aztertu eta
horien txostena egiteaz arduratzen dena, hala nola baita eskaera
horiek egin dituzten pertsonak elkarrizketatzen dituena ere.
Bertan protokolo terapeutikoa aldian behin
berrikusi eta eguneratzen da, berrikuspen bibliografikoak
erakusten dira eta etxe-barruko ekimenetik edota beste erakunde
batzuen proposamenez egindako ikerketa-proiektuak eztabaidatu,
landu eta erabakitzen dira.
|