Teknika espezifikoak
 
Tiroide guruineko gaixotasunen tratamendua I131-rekin


I131 beta partikulak eta gamma izpiak askatzen dituen elementu erradioaktiboa da. Honek esan nahi du erabil daitekeela bai irudiak lortzeko, eta baita helburu terapeutikoekin ere.

I131ren bitartez tiroideko gaixotasunak tratatzen dira, onaireak bezala baita gaiztoak ere. Izan ere, isotopo hau tiroidean sartzen baita bertan sortzen den hormona osatzeko, eta bere barrutik irradiatzen du, kanpo-erradioterapiarik egiteko premiarik gabe.

Administratutako dosia baxua baldin bada, pazienteak bere bizimodu normala egin dezake, agian neurri txiki batzuk hartuta. Dosia altua bada, berriz, eta tratamendua bitartean iturri erradiatzaile bihurtzen denez, egun batzuetarako gela berezi batean ingresatzen da pazientea.

Gela hori berunez estalia dago, eta bertako konketa eta komuneko hustubideak depositu berezi batean jasotzen dira, eta hor itzaltzen (erradioaktibitatea galtzen, alegia) uzten dira, ondoren isuriak izateko.



tiroides.jpg (19219 bytes)

Bestalde, barrutik begiratuta, gela horrek ez dauka bestelako desberdintasunik solairu bereko beste gelekin konparatuz gero; bainu indibiduala dauka, eta baita hiriaren gaineko bistak dituen balkoi bat ere. Bisitak mugatuak dira, baina ez daude debekatuak eta ospitaleko pertsonalak gaixoari eskaintzen dion arretan ez dago inolako diferentziarik solairu berean ingresatuak dauden gainerako gaixoekin. Adierazitako kontrol klinikoez gain, kontrol erradiologiko bat egiten da, ospitaleko altaren unea noiz etorriko den jakiteko modua emango diguna.