|
Diziplina anitzeko unitatea da, eta bertan aztertzen dira
gure Ospitalera iristen diren eta interesgarri jotzen diren
minbizi-kasu berri guztiak.
Era berean, espezialitate desberdinetako kontsultak
ahalik eta gehien bizkortzen dira. Horren ondorioz, paziente
bakoitza aztertzeko behar den denbora eta baita operazio-aurrea
ere 7 eguneko epean osatzea lortzen da, hortik abiatuz, egin
beharreko tratamendu kirurgikoak, kimioterapikoak, erradioterapikoak,
etab. ahalik eta modurik bizkorrenean planifikatu ahal izateko.
Bestalde, unitate hau da bigarren iritziko kontsultatik
datozen larruazaleko minbizi-kasu guztiak aztertu eta horien
txostena egiteaz arduratzen dena, hala nola baita eskaera
horiek egin dituzten pertsonak elkarrizketatzen dituena ere.
|