|
GONGOIL ZELARIAREN
TEKNIKA
Linfogammagrafiak
melanomen drenaje linfatikoa egiteko oso erabilgarria dela
frogatu du. Eta linfadenektomiaren erikortasuna murrizteko
asmoarekin, Gongoil Zelariaren kontzeptua garatu da.
Gongoil Zelaria esaten zaio tumore baten drenajeko
bide linfatikoan aurrenekoa kokatzen denari.
Eta zera onartzen da, gongoil
zelaria libre baldin badago, ondorengoak ere horrelaxe egongo
direla, eta beraz bide linfatikoaren gain egindako ondorengo
interbentzioak alferrikakotzat jotzen dira
Medikuntza
Nuklearreko Zerbitzuan:
Tc99M-rekin markatutako koloide-dosi bat ematen da, tumore-inguruko
hainbat injekziotan.
Gammakamera batekin erradiokoloidearen emigrazioa
behatu eta kontrolatzen da, lehenengo gongoila (edo gongoilak)
agertu artean. Bat baino gehiago agertuz gero, gehien kaptatu
edo atzitzen duena aukeratzen da.
Azaleko marken bitartez lokalizatzen da.
Kirofanoan:
Zorro esteril baten barruan bildua dagoen
detektore eramangarri baten bidez biopsiako ebakian zein gongoilek
erakusten duen jarduerarik gehien erabakitzen da, eta gongoil
hori erauzi egiten da, bera jotzen baita gongoil zelari bezala.
Anatomia Patologikoko
Zerbitzuan:
1.- Harrera:
1.1.- Erauzitako ehuna berehala
bidali beharko da Anatomia Patologikoko Zerbitzura, freskotan,
operazio-barneko azterketa bat edota finkapenaren aurreko
manipulazio bat egin nahi bada, gongoil zelaria dela argi
eta garbi adieraziz.
1.2.- Ehuna zuzenean formolean
sartu ahal izango da, batere ebaki gabe, eta gutxienez ere
24 orduko finkapena egingo da, ondoren prozesatzeari ekiteko.
Kasu honetan ere gongoil zelaria dela argi eta garbi adieraziko
da enbasean.
2.- Makroskopikoa:
2.1.- Gongoila edo gongoilak
identifikatu egin beharko dira, beren gehienezko diametroa
apuntatuz.
2.2.- Ebakidurak egingo dira
2 mm-tik behin, eta oso-osorik inkludituko dira.

3.- Prozesamendu teknikoa:
3.1.- Ebakidurak egingo dira
6 xafla mehe-meherekin, 3 aurrenekoak ondoz ondokoak, laugarrena
100 mikrara, bosgarrena ondoz ondo berriro ere eta seigarrena
200 mikrara.
3.2.- Tindatu egingo dira, ondorengo
sekuentziari jarraituz: 1. HErekin, 2. HMB-45ekin, 3. S-100ekin,
4. HErekin, 5. HMB-45ekin, 6. HErekin.
4.- Mikroskopikoa:
 |
4.1.-
Emaitza positibo edo negatibo bezala definituko .
4.2.- IHrekin positiboa
izanez gero, zelula-taldea ea 10 zelula baino gutxiagok
osatzen duten baloratuko da ("zelula tumoral ezkutuak")
edota 10 zelula baino gehiagok bestela ("kolonia
tumoral ezkutuak").
4.3.- Edozein zalantza edo arazo gertatuz gero, gainerako gongoil-ehuna ebaki ahal izango da.
|
|