|
|
Onkohematologia, sarkomak
eta biriketako unitatea astean behin biltzen da ospitalera
iristen den kasu berri bakoitza aurkezteko eta diagnostiko,
pronostiko eta tratamendurik egokiena ezartzeko, modu
pertsonalizatuan, kontuan hartuz bai tumoreari berari
dagozkion faktoreak (tumore-mota, kokapena, estadioa),
eta baita gaixoari dagozkionak ere (adina, egoera klinikoa,
patologia elkartua).
|
|
Era berean, aurrez aurkeztutako
kasuak berriro ebaluatzen dira, tratamendua amaitutzat emateko,
beste modalitate terapeutiko batekin osatzeko edo baita estrategiaz
aldatzeko ere.
Bigarren iritziko kontsultetatik datozen
kasuak ere aztertzen dira, txosten bat osatuz.
|