Teknika bereziak
 
Bronkio-barneko brakiterapia


BRAKITERAPIA ENDOBRONKIALA Ir192 HDRarekin BRONKIOETAKO KARTZINOMAN

Jarduera-maila altuko ( ~ 10 Curie-tako) Ir192-ko iturri bat erabiltzen da, 2-3 mm-ko diametroa duen plastikozko zunda baten barruan desplazatzen dena.

Bronkioaren barrualdetik irradiatzea lortzen da, bronkio-barneko tumorean dosi oso altua kontzentratuz, aldameneko egiturak eta organoak irradiatu gabe.


Teknika

  • Anestesiarik gabe, sedazio-maila arinarekin eta anestesia lokalarekin bakarrik.

  • Fluoroskopiaz gidatutako bronkoskopia, zunda tomoreak erasandako bronkioaren barruan kokatuz.

  • X izpi ortogonalak, hiru dimentsiotako berreraikuntza eta dosimetriarako.

  • Dosia ardatzetik 1 cm-ra kalkulatzen da, Iridio-iturriaren mugimenduaren erdigunean.


Indikazioak

  • Tratamendu bakar edo esklusibo gisa, 1 cm baino txikiagoak eta argiaren barrukoak diren tumore oso goiztiarretan.

  • Arrazoi medikoengatik operaezinak diren tumoreak, gaixoaren egoera orokorra ona izanik. Kanpo-erradioterapiaren gainezarpen moduan erabiltzen da.

  • Muinoi kirurgikoaren berreritzeak, kirurgia osteko marjina positiboekin. Kanpo-erradioterapiaren gainezarpen moduan.

  • Tratamendu aringarriak bronkioetako tumore aurreratuetan, bronkioaren argia itxi edo butxatu egiten den kasuetan.

Oharrak

    • Pazienteak 3 orduko baraua egingo du.
    • Ez du anestesiarik behar.
    • Prozeduraren iraupena, guztira: 30-54 minutu.
    • Bere etxera itzul daiteke, tratamendua bukatu bezain laster.

Zentroko giza taldea

  • Onkologia Erradioterapikoko espezialista.
  • Pneumologiako espezialista.
  • Fisika Medikoko espezialista.
  • Erizaintza Onkologikoko espezialista.