|
Onkologiaren esparruan gero eta praktika eta baita eskari
ere ohizkoagoa da kontsulta berri bat edo 2. iritziko kontsulta
eskatzekoa, gaixotasun neoplasikoaren prozesu jakin baten
inguruan.
Interesatuak berak edota senideren batek beste
profesional batzuen iritzia eskatzen dute, baieztapen diagnostikoa,
planteaturiko indikazio terapeutikoaren egokitasuna edo, horrela
gertatuz gero, beste alternatiba edo aukera asistentzial berrien
inguruan.
Gure ospitalean, aipatu iritzi-kontsulta horiek
eskatzeko helbide honetara jo beharko da:
ONKOLOGIKOA
Kepa Vicario izenean
Doktor Begiristain, 119
20014 Donostia
(Ospitaleak dauden tokia)
Tel.: 943 328 000
Faxa: 943 281278
E-maila: kvicario@onkologikoa.org
|
Ahalik eta dokumentazio klinikorik
konpletoena edo eskura dagoena bederen ekarriko da (txosten
klinikoak, anatomopatologikoak, egindako miaketa osagarrienak,
etab.), Unitate Funtzionalak aztertu eta baloratu ditzan.
Behin kasua ebaluatu ondoren, eta ahalik
eta lasterren hitzordua finkatuko da, kontsultara etortzeko,
eta bertan txostena emango zaio gaixoari, Unitate Funtzionalaren
konklusioekin eta gomendioekin.
|