Teknika espezifikoak
  Brakiterapia  
    Kontrolak  


Inplante-osteko lehenengo hilabetetik aurrera, PROGRAMA bat jartzen da martxan, eta bertan 3 hilero eta aurreneko 5 urteetan zehar jarraipen zorrotza egiten da, ondorengo puntuak kontrolatzeko asmoarekin:

1º.- Nola dauden kokatuak haziak, batez ere arriskuko organoei (uretra nahiz ondesteari) begira, eta ea prostatak planifikatutako erradiazioa jasotzen duen ala ez.

Horretarako OTA bidezko azterketak egiten dira, eta horiek aukera ematen dute hazi bakoitzaren inguruan, eta baita globalki prostataren inguruan ere kalkulu dosimetrikoaren eredu konputerizatuak eraikitzeko.

2º.- Ea irradiazioaren porrotik gertatzen ote den eta, beraz, ea tumoreak hor jarraitzen duen. Hori ikusteko PSA kontrolen bidez egiten da.

3º.-Pazientearen egoera urologikoa, disfuntzio urologikoak edo gernubideetako nahasteak gertatuz gero, horiek artatzeko.


 


OTA bidezko azterketa, kalkulu dosimetrikoaren kontroleko ereduak eraikitzeko modua ematen duena.