Teknika espezifikoak
  Brakiterapia  
    Glosarioa  

 

BRAKITERAPIA: Erradioterapia bidezko tratamendu-mota honek erradioaktibitate-iturria tumorera hurbildu eta honekin harreman edo ukipen intimoan jartzen du.

ZISTOSKOPIA: Uretraren eta maskuriaren zuzeneko azterketa eta behaketa, bere muturrean argi bat daraman hodi optiko baten bidez burutzen dena.

DOSIMETRIA: Ehun batek xurgatutako dosia determinatzea posible egiten duten tekniken multzoa.

EPIDURALA: Duramaterraren eta bizkarrezurraren nahiz garezurraren hezurrezko paretaren artean kokatua dagoen espazioari erreferentzia egiten dion terminoa.

GLEASON: Prostatako minbizia osatzen duten zelulen motarekin eta kokapenarekin zerikusia duten maila histologiko desberdinak dituen sailkapena. Tumorearen agresibitate-mailaren berri ematen digu. 2tik 10era doan balio-eskala bezala agertzen da, agresibitate gutxiagotik gehiagora.

ISODOSIA: Erradioterapiako tratamendu batean, irradiazio-dosi bera jasotzen duten puntu guztiak biltzen dituen lerroa.

PROSTATA: Guruin jariatzaile bat da, gizonezkoaren pelbisean kokatua dagoena, maskuri-lepoaren eta uretra-zati baten inguruan.

PSA: Prostatako antigeno espezifikoa. Hauxe da markatzaile zirkulanterik garrantzitsuena prostatako tumoreetan. Prostatako minbiziaren diagnostiko goiztiarrerako eta tratamendu-ostean pazienteen jarraipena egiteko erabiltzen da.

ERRADIOSKOPIA: X izpien bidez pantailaren eta izpiak igortzen dituen hodiaren artean kokatua dagoen gorputz bat pantaila fluoreszente batean ikusteko modua ematen duen teknika.