Teknika espezifikoak
  Brakiterapia  
    Sarrera  


PROSTATAKO MINBIZIA

Oso bakana da 40 urteko gizonezkoetan, baina gero eta gehiago ikusten da ondorengo hamarkadetan. Familian prostatako minbiziaren historia baldin badago, arrisku gehiago dago minbizi-mota hau edukitzeko.

Aditu batek egindako ondeste-ukipenak tumorearen TAMAINA zer-nolakoa den jakiten laguntzen du.

Odol-analisi batek PSA (prostatako antigeno-espezifikoa) ematen digu.

Eko bidez gidatutako prostatako biopsia batek. GLEASONen indizea osatzeko modua ematen digu.

Hiru parametro horiekin, alegia tamaina, PSA eta Gleason-en indizearekin, tumorearen portaera biologikoa aurresan dezakegu nolabait, ondoren jarrera terapeutiko egokiena finkatzeko.

Prostata (grafikoan kolore morez irudikatua), maskuriaren lepoaren eta uretra-zati baten inguruan kokatua dago.


PROSTATAKO MINBIZI LOKALIZATUAREN TRATAMENDUA

Prostatako kartzinoma sendatzeko modukoa da oraindik ere prostataren barruan kokatua dagoenean, baina eztabaida handiak daude bere tratamenduaren inguruan.

Tradizioz hiru dira tratamendurako dauden aukerak: kirurgia erradikala, kanpo-erradioterapia eta, ezer ez egin eta adi-adi egotea.


Hazi bakoitza isotopo erradioaktibo bat duen titaniozko kapsula bat da. Orratz indibidualetan kargatzen dira, edota "Rapid strand" moduan elkartuak.

Gaur egun, hiru aukera horiez gain BRAQUITERAPIA aipatu behar da, prostataren barruan erradioaktibitatez kargatuak dauden haziak uzten dituen prozedura, hain zuzen ere. Hazi bakoitza 1 mm-ko diametroa eta 5 mm-ko luzera duen titaniozko kapsula bat da, eta barruan isotopo erradioaktibo bat darama. Tratamendu-saio bakoitzean 80-140 bitartean dauden haziak uzten dira prostatan, modu iraunkorrean, eta haziek erradiazio-dosi altu bat deskargatzen dutenez, zelula tumoralak suntsitu egiten dira, inguruko ehun osasuntsuetan apenas ondorio kaltegarri edo kontrakorik eragin gabe.