Teknika espezifikoak
  Brakiterapia  
    Oharrak  


BRAKITERAPIA

1.- Prostata-erauzketa edo prostatektomia erradikalaren alternatiba ezin hobea da, kirurgia egiteko prest ez dauden edota kirurgia kontraegokitua daukaten pazienteentzat.

2.- Ez dauka operazio-barneko konplikaziorik eta operazio-bitarteko erikortasuna edo hilkortasuna hutsala da.

3.- Ospitaleratze-egun bakarrarekin osatzen da, eta pazientea egun gutxi batzuren buruan bere bizimodu normalera itzul daiteke. Inplantea egin eta berehala odola ager daiteke pixan edo gernuan, eta gernubideetan erresumin eta butxadurazko sintomak eduki ditzake gaixoak, hazien erradiazioaren eragina dela medio aurreneko bi hilabeteetan iraun dezaketenak edo baita gehitu ere. Normalean zainketa txikiekin eta medikazio arinarekin kontrolatzen dira.

4.- Prostatan beste edozein teknikarekin baino irradiazio-dosi altuagoa ezartzea lortzen da brakiterapiarekin. Garrantzi handikoa da ulertzea ezen pazientearengandik ihes egiten duen (edo berak igortzen duen) erradiazioa hain dela txikia, pertsona gehienentzat ez dela arrisku bezala hartzen; GUTXIENEKO ARRETA BATZUK hartu beharra dago umeekin eta baita haurdun dauden emakumeekin ere, haurdunaldiko aurreneko bi hilabeteetan.

5.- Behar bezala hautatuak izan diren pazienteetan gernu-ihesa ebitatzen du % 99an, eta baita inpotentzia ere % 85ean.


Kontroleko irudia; bertan, prostata jasotzen ari den dosi erreala neurtzen duten isodosi-lerroak ikusten dira.