Teknika espezifikoak
  Brakiterapia  
    Prozedurak  


Teknika hau berariaz horretara jarriak dauden profesionalen talde batek egiten du, uzkian zeharreko ultrasonografia, dosimetria konputerizatua eta perinean zeharreko euskarri eta gidaritzako sistema bat barruan hartzen dituen tresneria teknologiko integratuarekin.

BOLUMEN PROSTATIKOAREN AZTERKETA


Modu anbulatorioan egiten da, uzkian zeharreko ultrasonografia bidez (litotomiako jarreran) eta inplantearen eguneko baldintza beretan; izan ere baldintza haiek berriro errepikatzeko modukoak baitira teknika burutzen den egunean. Teknika hau aurreneko pauso kritikotzat jotzen da gogobeteko inplante edo ezarketa bat lortzeko bidean. Bere helburua da planifikazio dosimetrikoko taldeari prostatako irudien eredu ekografiko bat eskaintzea.

Prostatako irudien eredu ekografikoa: bertan oinarritzen da inplantearen zehaztasuna eta kalitatea.

PLANIFIKAZIO DOSIMETRIKOA

Sobre la base del modelo ecográfico se construye un modelo ideal tridimensional de la próstata en el que se distribuyen las semillas y se verifican y ajustan las curvas de isodosis para asegurar un tratamiento eficaz y minimizar las altas dosis en las cuatro estructuras críticas: vejiga, uretra, recto y nervios.



Kurbako puntu guztiek dosi bera dute. Kurbarik sakoneneko puntuek duten dosia kanpokoek dutena halako hiru izaten da.

INPLANTEA

Normalean ospitaleratze-egun bakarrarekin burutu daitekeen prozedura da, eta pazienteak sedatua egon behar du, anestesia epiduralarekin. Aurre-planifikazioaren koordenatuen eta sakontasunaren arabera, haziekin kargatutako 18-24 orratz bitartean sartzen dira (80tik 140rako dosia). Guzti-guztia denbora errealean kontrolatzen da, ultrasonografia eta erradioskopia bidez. Amaiera bezala, zistoskopia batek ziurtatuko digu ez maskurian eta ezta uretran ere ez dagoela batere hazirik. Inplante-osteko erradiografia batzuen bidez planifikazio-taldeak hazien posizioa baieztatu dezake.



Hazien posizio erreala, behin inplantean ezarriak izan ondoren.