Teknika espezifikoak
  Brakiterapia  
    Hautespena  


ISOTOPOAK

Hazien inplante iraunkorretarako I-125 eta Paladio 103 erabiltzen dira. Gai horiek energia baxuko fotoiak igortzen dituzte, eta kapsula edo estalkia duten organoetan (prostataren kasuan, adibidez) dosi oso handia kontzentratzen da.

Gure ospitalean teknika hau erabiltzen dugu prostatako tumore jakin batzuk tratatzeko: hazkunde motelekoak batetik, eta ongi edota ez oso diferentziatuak bestetik (
Gleason-en 2-6 indizea duten tumoreak dira horiek, hurrenez hurren). Horretarako I-125 erabiltzen dugu, bere erradioaktibitatearen % 90 6 hilabetetan eman eta urtebetera ia-ia erabat inerte geratzen da-eta.

Argazkian ikusten dena bezalako Matrize batek gida bezala balio du, haziekin kargatutako orratzak sartzeko, prostataren barruan leku zehatz batean utziko direnak.

PAZIENTEAK

Ondorengo pazienteak hautatzen ditugu:

A.- Prostataren barruan hazkunde moteleko tumore lokalizatua dutenak:
-Tumorearen estadioa: T1-T2
-PSA < 10 ng/ml
-Gleason 2-6
B.- Gaixotasun metastasikoaren zeinu edo ebidentziarik ez dutenak. Hori baieztatzeko pelbiseko OTAk negatiboa izen behar du adenopatien kasuan, eta hezurretako eskaner isotopikoak negatiboa metastasientzako
C.- Teknika modurik hoberenean bideratzeko ezaugarriak dituztenak:
-Aldez aurretik ez zaie uretran zeharkako erauzketarik egin.
-Prostataren bolumena 60 cm3 baino txikiagoa da. 3-6 hilabetez tratamendu hormonala egin ondoren, oraindik ere prostata-bolumen handiagoako pazienteak hautatu daitezke.



Haziak prostataren barruan banatzeko eredu ideala, planifikazioko azterketa batean.